Mendexako Udaletxeko eraikinean, beheko solairuan, ludoteka aurkitzen da.
Zapatu goizetan egoten da irekita. Monitore bat dago bertan eta hileroko kuota batekin haurrak zaintzen ditu.
Toki paregabea da batik bat haurrentzat. Jolasteko, margotzeko, beste umeekin harremanetan jartzeko eta beraiek zaintzapean egoteko.
Ludotekan mahaiak, aulkiak, jolasak, margoak eta hainbat gauza aurkitu dezakete. Umeek zapatu goizak ahalik eta hobetuen igaro dezaten.
Ludotekarako plangintza martxora arte (PDF 20KB)