Garraio publikoa

Bizkaibus ordutegi berria 2018-01-01etik Aurrera

Mendexa-Lekeitio  Lekeitio-Mendexa

A3536 Autobus zerbitzua

Ordutegi berria ikusi (PDF 944KB)

Mendexako geltokiak honakoak dira: Mendexa-Eleizalde, Zelaia, Likoa, Zubia, Lekeitioko Eliza atzea, Lekeitio Telefonica, Larrotegi.

Autobus geltokia Zelaia auzoan


SMS bidez
, autobusari geltokira iristeko falta zaion denbora jakin ahal izango da. Horrela beharrezkoak ez diren itxaronaldirik ez egiteko. Geltoki bakoitzak, geltokiari dagokion zenbaki bat du. Geltoki bertan ikus daiteke zein zenbaki dagokion geltokiari.

Mendexako geltokiek honako zenbakiak dituzte:

Elexaldeko Geltokiak: 4579.
Likoako Geltokiak: 4581.
Likoako Geltokiak: 4582.
Zelaiako Geltokiak: 4580.
Zelaiako Geltokiak: 4583.

SMS bidezko Funtzionamendu-eremu:

Mendexako Elexaldeko geltokiak 4579 zenbakia dauka, 4800 zenbakira SMS bat bidaltzen badugu BUS 4579 testuarekin (BUS hutsunea 4579), beste SMS bat jasoko dugu, Autobusa non dagoen esanez eta zenbat denbora behar duen gure geltokira heltzeko.

Bizkaibus Zerbitzuaren, Geltoki guztien Zenbakiak honako artxiboan ikus daitezke:

Geltoki guztien zerrenda

  • Bizkaibus
  • Pesa