Turismoa

Bizkaiko kostaldearen ekialdean dago Mendexa, itsasoaren urdintasuna eta zelaien berdea dira nagusi herriko paisaian. Mendexako herrigunea mendi tontorrean dago kokatua, Zelaia auzoan. Beste hiru auzok osatzen dute herria: Likoa, Leagi eta Iturreta.

Itsasoaren bista Baserri eder ugari aurkituko ditu bisitariak auzo horietan zehar, tartean Likona baserria, XVI. mende hasierakoa, Mendexako zaharrena. Eta baita dorretxeak ere, Leagi adibidez.

Ondare erligiosoari dagokionez, San Pedro parrokia gotiko-barrokoa eta Santa Luzia baseliza ere ikustekoak dira. Leagi, Zelai eta Likoa auzoetan dauden gurutzeekin batera.

Bestetik, Lea ibaiaren ertzean 1555. urtean eraiki zuten Marierrota itsas errotaren dikea eta ur depositoa ere aipatzekoak dira.

Bisitari ugari erakartzen dituen gunea Karraspio hondartza da, Lea ibaiaren ahoan kokatuta dagoena. Hondartzak San Nikolas edo Garraitz uhartea dauka aurrez aurre eta Lekeitioko portua ere ikusten da. Beste aldera, mendi eta zelai berdeez inguratua dago.

Lea ibilbidea ere aipatzekoa da, Mendexan hasi eta errekaren ondotik, 23 kilometrotan, eskualdeko beste lau herritik igarotzen dena: Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti eta Munitibar.
  • Mendexa Abentura Park
  • Lea-Artibai Turismoa
  • Euskadi Turismoa
  • Euskalmet
  • Surf eta Stand up Paddle (IKASTAROAK)
  • Mendexako Turismo Plana (PDF 2,36MB)