Leku interesgarriak

  • Haitzak

    Haitzak
    Haitzei dagokienean, jendea eguzkia hartzen egoteko itsas bazter ugari dago. Toki hauetako gehienetan jendea eguzkia hartzen egoten da haitzetan, baina egokitu gabe daude.
  • Likona Baserria

    Likona baserria
    Mendexako baserririk zaharrena da, XVI. mende hasieran eraiki zen jatorriz likonatarrena zen orubean. Leinu honetakoa zen Loiolako Inazioren ama.
  • Maria Errota

    Maria Errota
    Itsas errota zahar baten urmaela mugatzen duen dikea.
  • Antzinako Itsas Lantegiak

    Aintzinako Itsas Lantegiak
    Lea ibaiaren bokalean daude, Isuntzako zubiaren alde banatan. Egurrezko itsasontziak egin eta konpontzen zituzten bertan, artisau-lana da guztiz.
  • San Pedro Parrokia

    San Pedro Parrokia
    Zelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean.
  • Kanposantua

    Kanposantua
    Zelaia auzoan dago, eliza eta frontoiaren alboan.
  • Santa Lucia Ermita

    Santa Lucia Ermita
    Leagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana.
  • Leagi Dorretxea

    Leagi dorretxea
    Iarzako Adanen jabetzako ahaide nagusien borroketako ordezkari ederra dugu. Leagi auzoan kokaturik dago; oin angeluzuzenaren gaineko eraikin kubikoa da, huts-guneak, ertzak eta aurrealdea harlanduz buruturik dituena.
  • Lea Goikoa Jauregia

    Lea Goikoa jauregia
    Leagi auzoan dago, harlangaitzezko horma bakoitzean 9 bider 4 neurriak eta lodierako 80 cm. dituen eraikin handia da, XIX. mendean eraikitakoa, estiloz neoklasikoa.
  • Baserriak

    Mendexako baserria
    Baserria, udalerri honetako gizartea etengabe egituratu duen elementua da.
  • Isuntza Zubia

    Isuntza zubia
    Lea ibaian dago, Lekeitio Mendexako Likona auzoagaz komunikatzeko. Begi bakarra eta puntu erdiko arkudun zubia.
  • Leagi Zubia

    Leagi zubia
    Lea ibaia zeharkatzen du honek ere, bere funtzioa Lekeitio-Aulesti errepidea Hospitalzarraderitzon eraikinagaz lotzea da, hau da, Ispaster Mendexagaz.
  • Zelaiko Gurutzea

    Zelaiko gurutzea
    Leagi auzorako bidea erakusten duen oinarri karratu baten gaineko harrizko gurutze handia da.
  • Leagiko gurutzea

    Leagiko gurutzea
    Zutarri toskanar bati eutsita oinarri lauangeluarra dauka, eta beronen gainean besoak biribilduta eta erdian harrizko zirkulu batetan batuta amaitzen den harrizko gurutze txikia.
  • Likona Auzoko gurutzea

    Likona auzoko gurutzea
    Inskripzioa du: "Se construyo a espensas de la barriada de Likona año 1896" Alboetan zera irakurri daiteke: "por Francisco de Uzcolay y por Francisco de Goikoetxea".
  • Ospitale Zaharra

    Ospitale zaharra
    Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean.