Leku interesgarriak

Haitzak 

Haitzei dagokienean, jendea eguzkia hartzen egoteko itsas bazter ugari dago.

Toki hauetako gehienetan jendea eguzkia hartzen egoten da haitzetan, baina egokitu gabe daude.

Bada gune bat egokiturik dagoena Mendexako Baurdo auzoan, Hatxazpiko Lapatza (Itsas gain) eremuan.

Bertara jaisteko eskailera batzuek egokitu dituzte barandila edo helduleku eta guzti, eta, gainera, mahaiak, eserlekuak, zakarrontziak eta iturriak ere badaude inguruan.