Leku interesgarriak

Likona baserria 

Mendexako baserririk zaharrena da, XVI. mende hasieran eraiki zen jatorriz likonatarrena zen orubean. Leinu honetakoa zen Loiolako Inazioren ama.

Habeak haritz-enborrez eginda daude, eta egitura ere egurrezkoa du.

Orain dela gutxi egindako berrikuntzek asko aldatu duten arren, oraindik ere agerian ditu familiaren ezkutua, puntu erdiko arku itxurako atea eta leiho bikoitzeko arku ojibala.