Leku interesgarriak

Leagi dorretxea 

Iarzako Adanen jabetzako ahaide nagusien borroketako ordezkari ederra dugu. Leagi auzoan kokaturik dago; oin angeluzuzenaren gaineko eraikin kubikoa da, huts-guneak, ertzak eta aurrealdea harlanduz buruturik dituena.

Erdiko leiho bien bitartean eta ate nagusiaren gainean Leagi familiaren harmarria du: luma eta molorrikaz orlatutako kaskoa eta behealdean ume edo aingerutxo bi, gorago laurdenetan banatutako armak ageri dira, lehenengoa eta laugarrena basurdea eta bigarrena eta hirugarrena zortzi muturreko izarra. XVIII. gizaldiko jauregi barrokoa da.