Haitzei dagokienean, jendea eguzkia hartzen egoteko itsas bazter ugari dago. Toki hauetako gehienetan jendea eguzkia hartzen egoten da haitzetan, baina egokitu gabe daude.
Mendexako baserririk zaharrena da, XVI. mende hasieran eraiki zen jatorriz likonatarrena zen orubean. Leinu honetakoa zen Loiolako Inazioren ama. Itsas errota zahar baten urmaela mugatzen duen dikea. Lea ibaiaren bokalean daude, Isuntzako zubiaren alde banatan. Egurrezko itsasontziak egin eta konpontzen zituzten bertan, artisau-lana da guztiz. Zelaia auzoan dago, muinoaren tontorrean, frontoiaren alboan eta udaletxearen parean.
Zelaia auzoan dago, eliza eta frontoiaren alboan. Leagi auzoan aurkituko dugu. XVI. mendekoa dela uste da. Barne-luzego bakarreko eraikina da, kanpotik nabaritu daitekeen gurutze oina daukana. Iarzako Adanen jabetzako ahaide nagusien borroketako ordezkari ederra dugu. Leagi auzoan kokaturik dago; oin angeluzuzenaren gaineko eraikin kubikoa da, huts-guneak, ertzak eta aurrealdea harlanduz buruturik dituena. Leagi auzoan dago, harlangaitzezko horma bakoitzean 9 bider 4 neurriak eta lodierako 80 cm. dituen eraikin handia da, XIX. mendean eraikitakoa, estiloz neoklasikoa. Baserria, udalerri honetako gizartea etengabe egituratu duen elementua da. Lea ibaian dago, Lekeitio Mendexako Likona auzoagaz komunikatzeko. Begi bakarra eta puntu erdiko arkudun zubia. Lea ibaia zeharkatzen du honek ere, bere funtzioa Lekeitio-Aulesti errepidea Hospitalzarraderitzon eraikinagaz lotzea da, hau da, Ispaster Mendexagaz. Leagi auzorako bidea erakusten duen oinarri karratu baten gaineko harrizko gurutze handia da. Zutarri toskanar bati eutsita oinarri lauangeluarra dauka, eta beronen gainean besoak biribilduta eta erdian harrizko zirkulu batetan batuta amaitzen den harrizko gurutze txikia. Inskripzioa du: "Se construyo a espensas de la barriada de Likona año 1896" Alboetan zera irakurri daiteke: "por Francisco de Uzcolay y por Francisco de Goikoetxea". Eraikin bitxia dugu berau. Lekeitio-Aulesti errepidearen ezkerretara dago, Amorotoko Oleta auzora heldu orduko, Lea ibaiaren beste aldeko ertzean.
|