Ibilbideak

Baurdotik 

Mendexako Zelaia auzotik abiatuz burutuko dugu ibilbide hau. Bide gurutze baten ondotik eta Iturreta auzoa adierazten duen bidea hartuz hasiko dugu ibilbidea.

Iturreta auzoa igarotzean Ardikei izeneko tontor batetik Telleriara iritziko gara eta azkenik, mahasti batzuk igaro ondoren, Baurdora iritsiko gara, itsasoak eta mendiak bat egiten duten lekura helduz.

Aurrera jarraitzen badugu, kostako errepidera irtengo gara, eta bertatik Ondarroara edota Lekeitiora jotzeko aukera izango dugu.

Oso aldapatsua da ibilbidea. Askok autoz egiten dute.