Ibilbideak

Lea Ibilbidea 

23 kilometroko ibilbidea da. Lea Ibarrako bost herriak zeharkatzen ditu. Mendexan hasi eta Munitibarren bukatzen dena.

Mendexako Isuntza zubian emango diogu hasiera, Mari Errotarantz abiatuz. Lea Ibaiaren alboko bidea jarraituko dugu.

Paisaje eder hau zeharkatuz, Leagi Zubira helduko gara. Zubi honen alboan, aintzina ospital modura erabiltzen zen eraikin zahar batera helduko gara.

Bidea jarraituz, Lea erreka denbora guztian alboan dugularik, Ipidei baserrira ailegatuko gara. Ondoren Amorotoko lurretan barneratuko gara.

Lea Ibilbideari buruzko informazio gehiago.