Ibilbideak

Leagi kanpinetik Leagi dorretxera 

Automobila kanpineko aparkalekuan utzi eta oinez abiatuko gara. Kilometro inguruko ibilbide samurra da, ia aldaparik gabeko ibilaldi polita egin daiteke. Bista ikusgarriak. Kanpinetik bertatik, Lekeitio ikusteaz gain, itsasoaren bista paregabeak daude.

Bidean Gaspar, Aldeko, Aurreko, Santiagoneko, Sebastiñe eta beste hainbat baserri ikusgarri aurkituko ditugu. Herrira doan bideari jarraitzen badiogu, berriz, gurutze eder bat aurkituko dugu.

Leagi Dorretxera heltzean Amorotoko herria ikusten da.

Sebastian baserrian, bestalde, baserriko produktuak eta bertan egindako sagardoa dituzte salgai.