Ibilbideak

Zelaia auzotik Likona auzora 

Mendexako Zelaian landa-turismoko baserriaren parean dagoen bideari jarraitu eta, Iturraspe baserrira heldutakoan, ezkerretara dagoen bidezidorrari jarraituko diogu, Pauko mendiaren eskuin aldetik kostaldera irtenez.

Ezkerraldean, 500 metro ingurura, Endai kanpina aurkituko dugu. Hemendik Likona auzora hel gaitezke mendiz. Aurrerago jarraituta Lekeitioraino helduko ginateke.