2004. urtean, Bizkaiko Foru Aldundiak hondartzen kalitatea hobetzeko sortutako programaren barne, ISO 9001 kalitatearen ziurtagiria eta ISO 14001 ingurumenaren ziurtagiria lortu zituen Karraspio hondartzak.
Lea Ibarrean hondartza bakarra dago, Karraspio, itsasgora dagoela 28.380 m²-ko azalera du eta itsasbeheran, aldiz, 140.380 m²-koa. Zerbitzu ugari dago bertan, sorosleak, hondartzazainak, dutxak, iturriak, komunak, aldagelak, paperontziak, megafonia zerbitzua, oinen garbitokia, panel informatiboak, etab.
Horretaz gain udaran lau taberna egoten dira zabalik, eta baita izozkiak saltzeko lekuak ere.
Ingurugiro Hezkuntzarako Europako Federazioak ematen duen Bandera Urdin saria ere lortu du azken urteetan.
Bertan hainbat aktibitate burutu daitezke: Eguzkia hartu, bainuak, palas jokatu, paseoak burutu, submarinismoan aritu, hondartzako futbolean, boleibolean, piraguetan, e.a.
Inguru paregabeaz eta bista zoragarriez gozatzeko aukera ematen du. Aurrez aurre San Nikolas edo Garraitz uhartea dugu, eta Lekeitioko portua ere ikusten da. Beste aldera begiratuz, berriz, natura paregabea ikusten dugu, mendi eta zelai ederrez inguratua.