Biztanleria

2009ko urriaren 27ko datuen arabera, Mendexak guztira 432 biztanle ditu.

Biztanle gehien duen auzoa, Likoa auzoa da, 157 pertsona bizi direlarik bertan. Jarraian, Zelaia auzoa dator 150 pertsonekin. Ondoren Leagi auzoa 63 pertsonekin eta azkenik Iturreta 62-rekin.

Biztanle Kopuruaren Eboluzioa Mendexan

Azken hamarkadan Mendexako biztanleria asko igo da. Pasa den mendeko populazio altuena, 1900. urtekoa, nabarmen gainditu delarik azken urteotan.

Mendexako Biztanleak Auzouneka:

Mendexako Biztanleak 1992, 1999 eta 2009an. 

BIZTANLEAK
AUZUNEA 1992 1999 2009
Zelaia 88 99 150
Iturreta 71 56 62
Leagi 56 42 63
Likoa 127 145 157
Total 342 342 432