Auzoak

Mendexak 6,69 km²-ko azalera du eta lau auzotan banatuta dago: Iturreta, Leagi, Likoa eta Zelaia. Inguru gehiena menditsua da.

Mendexako herri kaskoa Zelaia auzoan aurkitzen da, mendi tontorrean. Beste hiru auzoen kokapena nahiko menditsua da.

Auzoetako mapa

Likoa auzotik Lea erreka igarotzen da eta Karraspio hondartza ere bertan dago. Auzo honetan, hainbat taberna, hotel, landaetxe, kanpinak eta abar aurkitu ditzakegu.

Leagi auzoa ere nahiko menditsua da eta izen berdina daraman kanping bat dago bertan. Horretaz gain, monumentu kultural askoz osaturik dago.

Lea Ibaia Oiz mendian hasten da eta Mendexako itsasertzean itsasoratzen da. Guztira 20 kilometroko bidea egiten du.

Iturreta auzoa oso menditsua da eta baserriz banaturik aurkitzen da.