Albisteak

 

Irekita dauden lanpostu hauetan izen-ematea Lanbideren bitartez egin behar da. Lanpostu bakoitzaren azalpenean ageri da dagokion Lanbideko kodea.

Lea Artibaiko bidezidorren mantenu eta garbiketa. 4 pertsona. Langile buru bat eta 3 peoi. Bidezidorren mantentze lanak egingo dituzte belar mozketa, inaustea eta bestelako elementuen (seinaleztapen, maila, erromara,…) mantenimendua. Antzerako lanetan esperientzia eskatzen da eta langileburuaren lanposturako gidabaimena izatea.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %75ean.

Lanbideko kodea: Langile burua: 162018012895 eta peoiak: 162018012874
Ondorengo lanpostuetarako goi mailako ikasketak, euskalduna izatea, gaitasun sozial eta komunikatiboak, sare sozialen ezagutza eta ibilgailua izatea eskatuko dira.
Eskualdeko ibilbideen plangintza eta sustapenerako teknikaria. Eskualdeko ibilbide sarea definitu, landu eta merkaturatu. Bidezidorren mantenimenduaren koordinazioa eta jarraipena.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %100ean.
Lanbideko kodea: 162018012832

Eskualdeko elikadura estrategiarako teknikaria. 2 pertsona. Eskualdeko elikadura estrategiarako plana aurrera eramatea, ekoizle, kontsumitzaile eta bitartekariekin lan egin beharko da. Banaketa, komertzializazioa eta orokorrean, lehen sektorea suspertuz.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %100ean.
Lanbideko kodea: 162018012803

Lea Artibai helmugaren digitalizaziorako teknikaria. Turismo alorreko plangintza aurrera eramateko eta eskualdearen digitalizazioan eragiteko lanpostua izango da.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %100ean.
Lanbideko kodea: 162018012810

Merkataritzako digitalizazio teknikaria. Merkataritzaren lehiakortasuna areagotzen lagunduko du, globalizazioaren aurrean erantzunak ematez eta sektorearen digitalizazioan eraginez. Sare sozialetako ezagutza sakonak izatea eskatuko da.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %82an.
Lanbideko kodea: 162018012816

Aktibitate ekonomikoa mapeatzeko teknikaria. Gaur egungo aktibitate ekonomikorako espazioaren diagnostikoa egin, GIS sistema ezagutu eta erabili beharko da eta eskualdeko garraio publikoaren diagnostikoa eta hobetzeko aukerak aztertzeko lanpostua izango da.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %82an.
Lanbideko kodea: 162018012823

Ekintzailetza teknikaria. Negozio ereduen azterketa eta bideragarritasun planak lantzeko izango da, ekintzaileen erakarpena eta kaptazioa ere eginez.
Kontratazioa 6 hilabeterako izango da eta jardunaldiaren %82an.
Lanbideko kodea: 162018012826

Edozein lanpostutan izena emateko Lanbideren bidez egin beharko da eta epea abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

Kartela ikusi (JPG 196KB)