Albisteak

 
0-16 urte bitarteko umeek dituzten familiei ume bakoitzeko 150 euroko diru-laguntza emango ditu seme-alabek ikasturte barruan behar dituzten eskolarako materialak, jantziak, etab. ordaintzen laguntzeko. 

Honen bitartez adierazten dizuet Mendexako Udalak 0-16 urte bitarteko umeek dituzten familiei ume bakoitzeko 150,00 euroko diru-laguntza ematea erabaki duela, seme-alabek ikasturte barruan behar dituzten eskolarako materialak, jantziak, etab. ordaintzen laguntzeko. Diru-laguntzak emateko arauketa web orrialdean (www.mendexa.net) daukazue eskuragarri.
Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea 2013ko irailaren 16an bukatzen da, eta honekin batera bidaltzen dizuegun eskaera orria, behar bezala beteta, aurkezteko beharko da udal idazkaritzan. Eskaera orria ere udal webgunean daukazue eskuragarri. Emandako diru-laguntzak, krisi sasoi hau pixkat arintzen lagunduko dizuelakoan, agurtzen zaituzte,
Jesus Mª Anakabe Txakartegi
Mendexako Alkatea
Mendexan, 2013ko uztailaren 30ean.


Arauak (PDF 408KB)

Eskaera orria (PDF 20KB)