Albisteak

 

Covid-19ak sortutako alarma egoeraren ondoren eta normaltasun berrira bueltatzeko asmoz, ekainaren 15etik gimnasioa eta frontoia zabalik egongo dira.

Egoerak eskatzen dituen segurtasun eta higiene neurriak betetzeko, bai frontoian eta bai gimnasioan ere garbiketarako produktuak egongo dira.

Gimnasioa itxita izan den denboran sortutako eragozpenak konpentsatu nahian, ordaindutako kuotaren zati proportzionala itzuliko zaio abonatu bakoitzari. Kuota helbideratuta duten abonatuek ez dute ezer egin beharko eta automatikoki egingo zaie itzulketa. Txartelarekin edo dirutan ordaindu duteneri berriz, itzulketa egin ahal izateko, beraien kontu korronte zenbakia ekarri beharko dute udaleko idazkaritzara.

GIMNASIOAREN ERABILERA:

  • Segurtasun neurriak errespetatu behar dira
  • Gehienezko pertsona kopurua 20koa izango da
  • Gimnasioko makinak egoerak eskatzen dituen segurtasun eta higiene neurriak betetzeko, erabili orduko eta erabili ostean norberak garbitu beharko ditu.
  • Aldagelak eta komunak ITXITA egongo dira

FRONTOIAREN ERABILERA:

  • Frontoia erabili ahal izateko aurretiaz txanda eskatu behar da Mendexako Udaleko web gunean
  • Debekatuta dago txandarik hartu barik frontoia erabiltzea (Udalak ez du bere gain hartuko era honetan erabiltzeagaitik etor daitezkeen kalterik)
  • Segurtasun neurriak errespetatu behar dira
  • Frontoitik urteneran ikututako puntuak garbitu behar dira

Informazio gehiagorako deitu 94 684 21 06 udaletxera edo idatzi idazkaritza.mendexakoudala@mendexa.net edo arantza@mendexa.net emailera.

Bandoa (PDF 175KB)