Albisteak

 

Honen bitartez adierazten dizuet Mendexako Udalak 0-16 urte bitarteko umeek dituzten familiei ume bakoitzeko 150,00 euroko diru-laguntza ematea erabaki duela, seme-alabek ikasturte barruan behar dituzten eskolarako materialak, jantziak, etab. ordaintzen laguntzeko. Diru-laguntzak emateko arauketa web orrialdean (www.mendexa.net) daukazue eskuragarri.

Ordainketa-eskaerak aurkezteko epea 2012ko apirilaren 15ean bukatzen da, eta honekin batera bidaltzen dizuegun eskaera orria, behar bezala beteta, aurkezteko beharko da udal idazkaritzan. Eskaera orria ere udal webgunean daukazue eskuragarri. Emandako diru-laguntzak, krisi sasoi hau pixkat arintzen lagunduko dizuelakoan, agurtzen zaituzte,

Jesus Mª Anakabe Txakartegi
Mendexako Alkatea
Mendexan, 2012ko martxoaren 15ean.

Arauak (Pdf 193KB)
Eskaera orria (Pdf 185KB)