Albisteak

 

Mendexako Udalak BI-3438 eta BI-4449 (Zubiko tabernaren alboko) errepideen arteko bidegurutzaren ikuskapena hobetzeko obrak hasiko ditu datorren OTSAILAREN 20an eta horien ondorioz gure Mendexako hirigunera igotzeko errepidea moztu egingo da. Bide alternatiboak daude: Kostakoa edo Ipideikoa, erantsitako planoetan agertzen den bezala. AUTOBUS ZERBITZUA ere aldatu egingo da.

Mendexatik irteerak: Jai-Alai enpresaren autobus txikia Zelaia auzoko herriko enparantzatik irtengo da hurrengo orduetan: 8:00, 12:00, 16:00 eta 20:00. Minibusa Larrotegiko autobus geltokira joango da eta bertan Galdakaorako edo Bilborako autobusarekin lotura edukiko du.

Mendexara igotzeko: Jai-Alai enpresaren autobus txikia, Enperatriz zita Hostalaren geltokitik abiatuko da hurrengo orduetan: 11:30, 15:30 eta 19:30. Minibusak Larrotegi autobus geltokitik pasako da, Bizkaibus zerbitzuarekin lotura egin eta gero, igotzeko.

Irakurri bandoa (Pdf 174 Kb)

 Bide alternatiboen planoa (Pdf 329 Kb)