Noticias

 

Auzokide agurgarria:

Udal honek hurrengo urteetan, beste proiektu batzuen artean, Leagi auzoaren eta hirigunearen arteko bidean ibilgailuentzako eta oinezkoentzako mugikortasuna hobetzeko proiektua eta Gaztegune/Gimnasio proiektua garatzeko konpromisoa hartu zuen.

Bi proiektu horien informazio guztia jorratuta dagoelarik eta herritar bezala informazio guztia izan dezazun Udal honek Udaletxeko pleno aretoan proiektu bien esposaketa egingo du, apirilaren 2tik maiatzaren 2rarte.

Beraz, herritar guztiei gonbidatzen zaituztet udaletxetik pasatzeko eta proiektua ezagutzeko, beharrezkoak jotzen dituzuen azalpen guztiekin.

Beste barik, jaso ezazue agur bero bat,

Mendexan, 2012ko martxoaren 30ean.

Alkatea,
Jesus Mª Anakabe Txakartegi