Agenda

 
ZER DINUE EMAKUME BASERRITARREK?
Nun dagoz? Ezagutzen doguz euren bizipenak, kezkak, eritziak...?

Erroa eta geroa dokumental xume bat da, Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso dabezena. Gazteenak 30 urte bueltan dabiz, nagusienak 90etik gora. Mendexako Uskola baserriko Hilari Laka be tartean agertzen da...

Zer pentsa eta zer berba egin emongo doskulakoan, gonbidatuta zagozie.

Iraupena: 30 minutu. Ostean, nahi bada, tertulia.
Proiektuaren ideia, elkarrizketak eta gidoia: Baserritik Mundura ikastaldiko Sorginatxurrak lantaldeko kideak (Vane Calvo, Nadia Ayuso, Zuriñe Perales, Ane Gorosabel, Mirene Begiristain eta Maribi Ugarteburu).
Dokumentalaren errealizazioa: Itziar Bastarrika eta Ainhoa Olaso.
Musika: Ines Osinaga.
Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia.